Lan honetan atomo ultrahotzei buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Lehenbizi, tenperatura baxuko ikerketa egiteko arrazoiak aurkezten dira, materiak dentsitate baxu eta tenperatura hotzetan dituen ezaugarri kuantikoak aipatuz. Argi-indarren jatorria eta erabilera laburbiltzen dira jarraian, tranpa magneto-optikoa eta lurrun kuantiko ultrahotzak sortzeko bestelako teknika garrantzitsuekin batera. 41K Bose-Einstein Kondentsatua eta honekin sorturiko nahasdura kuantikoak aurkezten dira. Azkenik, Feshbach erresonantziak eta sare optikoekin partikulen arteko elkarrekintzak kontrola daitezke; erreminta hauekin atomo ultrahotzek aukera eskaintzen dute materia kondentsatuaren sistemak fisika atomikoaren zehaztasunarekin modelatzeko