XX. mendean, naturaren ezagutzan hainbat lorpen izan dituen zientziaren arlo bat aztertuko da, egitura atomikoan oinarrituriko zientzia, hain zuzen ere. Lana, ikuspegi historiko batetik idatzita dago. Bide hori aukeratu da XX. mendean zientziaren eraikuntzan buruturiko lan itzelaz irakurlea errazago jabetu dadin. Beraz, hipotesi atomikotik eta X izpien aurkikuntzatik abiatuz, zentzuzko lehen atomo-ereduak, eta fisika klasikoaren eragozpenak deskribatzen dira. Ondoren, mekanika kuantikoaren lehen hastapenen eraginak aztertu eta, kuantikaren iraultzari bide ematen zaio. XX. mendearen lehen erdia, mende osoko aurrerapen garrantzitsuenetako batekin amaitu da, transistorearen asmakuntzarekin hain zuzen. Asmakuntz horrek bai maila zientifiko-tekn...