Sexu-dimorfismoa espezie bereko ar eta emeen arteko desberdintasun morfologiko eta fisiologikoei erreferentzia egiten dien terminoa da. Desberdintasun horiek sexu patroia material genetikora heredatu den moduaren arabera definituta egongo dira. Gaur egun komunitate zientifikoa ahalegin handia egiten ari da pertsonalizatutako zehaztasunezko medikuntza lortzeko, eta horretarako ezinbestekoa da patologia bakoitzaren kasuan sexuarekin lotura duten mekanismoak ondo ezagutzea. Era berean, sexuak gaixotasun baten sintomatologian, bilakaeran eta tratamenduarekiko erantzunean eragin ditzakeen desberdintasunak ulertzea ere garrantzitsua izango da aurrez aipatutako helburua lortuko bada. Horiek lortzen badira, patologia desberdinen prebentzio, diagnos...