340 p.Doktorego Tesi honen aztergaia euskal nazionalismoa da; zehazki, nazionalismo horrek immigrazio fluxu zehatz baten aurrean ¿batik bat 2000tik aurrera Hego Euskal Herrira iritsitakoa¿ garatzen duen diskurtsoa. Tesiaren kokapen teoriko gisa, lehen atalean, nazionalismoaren eta immigrazioaren arteko hartu-emanak aztertzen dira; eta, horren ostean, euskal nazionalismoak immigrazioaz izandako ikuspegian gertatutako bilakaera da aztergai: immigrazioaren aurkako hasierako jarreratik etorkinen integrazioa bilatu arte. Kokapen teorikoaren bigarren atalean, bestetik, arreta immigrazioarengan jartzen da. Lehenik, immigrazioaren ikerkuntzan nagusi diren ereduak berrikusten dira eta, ondoren, Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio fluxuak laburbi...