Ikerketa honetan aztertu ditugu unibertsitatean hasi berri diren ikasleen hizkuntzahautuak eta horien arrazoiak. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko lehenengo mailako Hezkuntzako Graduetako ikasleak hiru hizkuntza-profil ezberdinetan sailkatu ditugu eta profil horietako ikasleekin eztabaida-taldeak egin ditugu hizkuntzen inguruan dituzten pertzepzio eta usteak jasotzeko. Emaitzek erakusten dute aztertutako hiru hizkuntza-tipologietako ikasleek euskararen gaitasunarekiko autopertzepzio positiboa dutela, nahiz eta hizkuntza-hautuetan ezberdintasunak dauden hiruretan. Euskal elebidunak dira euskaraz gaztelaniaz baino erosoago sentitzen diren bakarrak eta bizi diren gune soziolinguistikoak eta gertuko sarearen nolakotasunak...