In vitro ernalketaren eragina haurdunaldiko eritasun hipertentsiboan : berrikuspen bibliografikoa

  • Donazar Orbea, Ane
Open PDF
Publication date
April 2020

Abstract

[EUS] In vitro ernalketa (IVE) ugalketa lagundurako teknika arrakastatsuena da gaur egun. Azken urteetan bere erabilera biderkatzearekin batera, teknika honen inguruko ikerketa gehiago argitaratu dira; hala nola, IVE-k konplikazio obstetrikoetan izan dezakeen eraginari buruzkoak. Konplikazio horien artean, errebisio honen aztergaia haurdunaldiko eritasun hipertentsiboa izan da; prebalentzia altuko eta prebentziorako aukerarik gabeko gaixotasuna. Orokorrean, haurdunaldi espontaneoekin alderatzerakoan IVE kasuetan arrisku altuagoa ikusi da, baita izozketa jasan duten enbrioiak freskoekin alderatzerakoan, eta batez ere, obodonazioak oozito autologo bidezko IVE-ekin alderatzerakoan. Hala ere, jakina da IVE ziklo guztiak ez direla alderagarriak ...

Extracted data

We use cookies to provide a better user experience.