Esku artean duzun argitalpen hau, irakurle, EHUko Euskara Institutuak 1998an antolatu zuen sakontze-ikastaro baten emaitza da, eta Euskaltzaindiaren araugintza berria (1990-98) du aztergai.Liburuak sei atal nagusi ditu. Lehenengoa, euskara batuaren araugintzari eta arau kontzeptuari buruzko hausnarketa xume bat da. Bigarren atalean, arau berrien laburpenak aurkituko ditu irakurleak. Hirugarrenean, arauak berak jaso dira: lehenik, erabakia laburbiltzen duen adierazpen orokorra, eta ondoren, arauaren oinarri, tradizio eta irizpideak. Laugarren atala HIZTEGI BATUAri dagokio: jarraian eta ordena alfabetikoan, A-tik hasi eta OIHAN hitzerainoko erabaki guzti-guztiak jaso dira, hiztegi batuko hitz guztiak, alegia. Azkenik, bosgarren eta seigarren ...