Urteetan zehar Baskonian eta inguruetan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko jakintza alor anitzeko irakasle talde batek, egindako lanei esker, frogatu du haizeola kopuru handia gelditzen dela, orain arte esan denaren aurka; hala ere hainbat eta hainbat haizeola deseginda daude. Haizeola hauen labeak tamaina handiko egitura edo kubetak dira, kono-enbor eiteduna edo udare formadunak. Egitura hauek aspalditik karabiekin nahasiak, hauetatik bereizten dira, batez ere, beheko aldean duten kanal baten bidez kanpoko aldearekin loturik daudelako. Halaber, labearen barnea tarteka burdin zepak dituen buztinezko geruza batez estalia agertzen da. Zepak dentsoak dira eta Fe, Si eta Al eduki handia dute (fayalita, wustita eta herzinita mineral gisan). Ho...