Gure hizkuntza anbiguoa da. Hitz batek hainbat interpretazio ditu agertzen den testuinguruaren arabera, eta zein adiera hartzen duen asmatzea ez da lan erraza, nahiz eta guk era naturalean egin. konputazio-metodoak erabiliz hitzen agerpenei adiera egokia ematea hitzaren adiera-desanbiguazioa (HAD) deritzo. HAD automatikoa ezagutzan oinarritzen da, eta ezagutza hori hainbat iturritatik lor dezake: adierez etiketatutako corpus batetik hasita ontologietaraino. Zoritxarrez, baliabide hauen sortze-prozesua garestia da eta ezagutza bereganatzearen arazo bezala ezagutzen da. Eragozpenak gaindituta HAD teknologiak heldutasuna lortzen duen unean informazioa atzitzeko dugun modua erabat aldatuko da, Web Semantikoari ateak zabalduz. Lengoaia Naturalar...