970 p.Doktore-tesiaren objektua diru-laguntza publikoak eta hizkuntza gutxituetako hedabide inprimatuak dira. Ikerketa-eremu zabal horretan, lanak arreta jarri du Eusko Jaurlaritzak 2005-2013 epealdian, urte biak barne, euskara hutsezko hedabide inprimatuei eskaini dizkien diru-laguntzetan.Ikerketaren egileak ekarpena egin nahi izan dio hizkuntza gutxituetako hedabideen ikerkuntzak oraindik gutxi jorratu duen azterketa-lerro bati; zehatzago esateko, hizkuntza gutxituetan ari diren hedabideei eskainitako diru-laguntza publikoak interesgunetzat dituen azterketa-arloari. Ahalegina euskara hutsean diharduten hedabide inprimatuak erdigunean jarriz burutu da. Halaber, azterketa deskriptiboarekin batera, fokua beste bi kontutan jarri da: diru-lagu...