Erantzuna (1932). Lauaxeta. Eusko elerti-kera berezia (estetika, 1933). Aitzol. Estetika (1951-55). Orixe. Eder eta antze. On eta eder. Egi ta eder. 8. Antze eta eder.Trilogia baten barruan prestaturik doakizu, irakurle, hiru euskal egile klasikoen testuez osaturiko liburu hau Kritika Literarioa sailean. Lehen liburukiak Euskal literaturaren historia laburra du izena, eta hemen Orixek euskal literaturaren historiaz egindako lanak biltzen ditut. Kritika literarioaren lehen saioak (1926-36) deitzen zaion bigarren liburukian gerraurrean euskal literaturaren gainean ematen den eztabaida aberatsa harrotzen dut, une hartan indarrean zeuden literatur iritziak jaso eta aztertuz. Liburu honen bukaerara iristean, konturatu naiz, orduko eztabaida hur...