Geologia Lurra aztertzen duen zientzia da: lurraren osaera, egitura eta jatorria, eta bai arroketan aztarnak utzi dituzten iraganeko edo gaur egungo gertaerak ere. Baina, zergatik du gizarteak geologoen beharra? Hona hemen zenbait arrazoi: - Geologoek lurrazalari eta lurpeari buruzko informazioa bildu, eta interpretatu egiten dute. Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du planetaren iraganeko historia, Lurrean aurreikus daitezkeen aldaketak eta gure planetak Eguzki-sistemarekin duen harremana finkatzea. - Gizarteak beharrezkoak ditu baliabide naturalak (metalikoak, ez-metalikoak, ura eta erregai fosilak). Geologoen parte-hartzea erabakigarria da hobi berriak aurkitzeko eta ingurumena zaintzen duten baliabide naturalen ustiapen eta kudeak...