Gaztelerazko bertsioan ere argitaratua Itzultzailea: Gilen MejutoHezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten barruan burututako esperientziaren emaitza da argitalpen hau. Delako proiektua Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (UPV/EHU) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak finantzatu zuen. Proiektuan, diziplina anitzeko irakasle talde bat aritu zen, hainbat profiletako pertsonek osatutakoa (geologia, osasun publikoa, elikagaien teknologia, nutrizioa, bromatologia eta fisikokimika), eta helburua izan zen metodologia aktibo bat garatzea, gero Gradu Amaierako Lana (GrAL) egiteko prozesuari aplikatzekoa. Irakasgai hau komuna izaten da unibertsitate-gradu gehienetan, eta lanbidean hasi aurreko etapan garatzen da. Gainera, aukera ezin hobea da gradu...