Mintzaldi hau Euskera aldizkarian aritaratua izan da (2011_1-2, 17-36 or.)Mintzaldi honetan euskarak eta euskaldunek bizi dituzten bi dikotomia aztertzen dira.Batetik, euskaldun berri eta euskaldun zahar dikotomia, bestetik, euskalkia eta euskara batua.Zergatik bi dikotomia horiek aztertzea? Gaur egun euskaldunen eta neurri batean euskaldunez direnen euskararen ikusteko moldea egituratzen baitute. Euskara, euskaldunak eta euskalkomunitatea iragazki horren bidez so egiten baititugu; gure ikusmoldea baldintzatzen du.Dikotomia bakoitzaren bi osagaiak kontrajarten ohi baldin badira, txanpon bakar batenbi aldeak dira. Bata bestea gabe ezer ez da eta kontzeptua bere osotasunean ulertzeko bi osagaienarteko erlazioa aztertu behar da.Zuberoako euska...