Osasun alorrean ebaluazio ekonomikoa erabiltzen da, koste eta ondorioak kontuan izanik aukera ezberdinen konparaketa egiteko.Entsegu klinikoen bidez lortutako epe motzeko informazioan oinarrituz epe luzerako emaitzak aurreikusteko erabili ohi dira eredu matematikoak. Populazio mailako programen ebaluaziorako simulazio bidezko ereduek dituzten abantailak eta onurak azaleratzea da artikulu honen helburua.Osasun publikoko programa baten ebaluaziorako simulazio eredu bat eraikitzeko hurrengo lau pausuak eman behar dira: sistemaren modelizazioa, parametroen kalkulua, ereduen inplementazio eta egiaztapena eta emaitzen azterketa. Sistemako gertaera nagusiak identifikatu eta bakoitzari dagokion denboren banaketa funtzioa esleitzean dago gakoa. Ezau...