Ebaluazio-tresna moduan erabiltzen direnean, inkestek eragozpenak sortzen dituzte beren informazio guztiaren ustiapenean. Askotan aldagai anitzeko analisiko tekniken berri ez izateak edota inkestek jasotako informazio guztia adierazle orokor batean bildu behar izateak daraman zailtasuna dela eta, inkesten datuen analisi estatistikoak bi aldagai uztartzen dituzten kontingentzi tauletara edo analisi deskribatzaileetara mugatzen da. Aldiz, azterketa honetan Korrespondentzia Anizkoitzen Analisia erabili da galdetegi bateko galderen modalitateak ordenatu eta beraien koordenatu faktorialeetatik abiatuz, datuetan jasotako informazio guztia biltzen duen tresna bat sortzeko, hau da, balorazio-adierazle orokor bat eraikitzeko. Adierazle hau automatik...