Poliuretano/Grafeno (PUR/Grafeno) nanokonpositeak prestatu eta beraien propietate biskoelastikoak aztertu ditugu, helburu hauek lortzeko asmoz: a) Polimero-grafeno sare mistoaren osaketa aztertzea, perkolazioaren atalasea erabakitzeko b) Grafeno nanokargek poliuretanoaren kristalizazioan eduki dezaketen eragina ikertzea d) PURa hot melt itsasgarria (itsasgarri fusionagarria) dela kontsideratuz, grafenoak lekarkeen hobekuntza aztertzea. Perkolazioaren azterketaren emaitzak PUR/Karbonozko nanotutu (KNT) nanokonpositearen datuekin alderatu ditugu. Emaitzek erakusten dutenez, PUR/Grafeno nanokonpositeek ez dute perkolaziorik ematen, nahiz eta grafeno kontzentrazioa %8ra igo. Aldiz, PUR/KNT nanokonpositeetan nanokarga/polimero interakzioak erraz...