Artikulu honetan, ESS-Bilbao Partzuergoaren ekimena sortzean gertatu ziren zirkunstantzia bereziak azalduko dira lehenik, horien ondoriozkoak baitira egungo konfigurazioa eta helburuak. Jarraian, esperimentaziorako neutroi sortak darabiltzaten tekniken garapenari buruzko zenbait ohar egin ondoren, egun ESS-Bilbao ekimenak garatzen diharduen egitasmoa azaltzen da, bide batez instalazio horrek hainbat arlotan izan ditzakeen aplikazioak aipaturik. Eraiki nahi den neutroi-iturriak 110 kW-eko potentzia izango du, baina aukera dago instalazioa zabaltzeko, etorkizunean behar izanez gero. Azeleragailuaren espezifikazio teknikoa bateragarria da ESS-AB enpresak Lunden (Suedia) eraikitzen diharduen azeleragailuarekin. Bilbon gauzatuko den proiektuak b...