Hazkunde azkarreko baso-landaketek garrantzi ekonomiko, ekologiko eta sozial handia dute Euskal Herrian. Eragin ditzaketen kalte ekologikoen inguruan asko hitz egin izan da, baina gehienetan iritzi hutsetan oinarrituta, ez datu zientifikoetan. Azken aldian hedabideek zabaldu dituzten zenbait baieztapen oker zuzentzeko asmotan, artikulu honek basogintzak ingurunean, eta bereziki ibaietan, eragin ditzakeen inpaktuak berrikusten ditu. Atzerrian zein Euskal Herrian eginiko hainbat ikerketek argi azaldu dute basogintzak lurgalera handiak ekar ditzakeela, bereziki hemen ohikoak diren zenbait teknikaren eraginez, eta batez ere hazkunde azkarreko zuhaitzak landatzen direnean, hauek oso maiz eta sail handietan mozten baitira. Lur-galera horien eragi...