Editores, Beatriz Fernández & Pello Salaburu[EUS] Inoiz fruitu idor samarrekoa bada ere, betidanik izan da jolas lirikoa Asaba Zaharren baratzean tentu handiz zaindu den landarea. Haren sustrai hezeak izan dira letrak eta generoak luzaroan elikatu dituzten horietakoak eta menturaz etorkizuneko literatur aletegiak ere ziurta ditzaketenak. Horregatik, on eta egoki izan daiteke noizik behin gutxienez zeharbegiratu bat egitea hari, landare guztien artean bera baita —hala-holako espiritu erromantiko batzuk baizik erakartzen ez duelako edo— ahulena eta erraz zimeltzekoa. Ondoko lerrootan, haren adartxoa baino ez diren behialako sentsibilitate poetikoak eta protagonistak izango ditugu ikusmiran,...