473 p.Espainiak nazioarte mailan sinatutako bi itunek aurreikusten dute zigor arloko bigarren auzialdirako oinarrizko eskubidea: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. Protokoloak. Horri esker, jurisprudentziak Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan tokitu du eskubidea, benetako babes judizialaren baitan. Aipatutako nazioarteko itunen betepenaz arduratzen diren organoetatik jasotako ez betetze erabakiei erreparatuz gero, baiezta daiteke egungo Espainiako lege prozesalak araututako errekurtso sistemak ez dituela errespetatzen nazioarte mailan estatuak bereganatutako betebeharrak. Arazo horren oinarrian arrazoi ezberdinak egon daitezke, hala nola, nazioarteko jurisprudentziaren bere...