Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia jarraia da. Glutena gari, garagar, zekale, tritikale, kamut, espelta eta ziurrenik ere oloan dagoen proteina da. Glutenak zeliakoen heste-mukosan kalte larria eragin dezake eta ondorioz nutrienteen (poteina, gantz, karbohidrato, gatz mineral eta bitaminen) xurgapena muga dezake, kasu batzuetan desoreka nutrizionala eraginez. Gaixotasunaren sintoma ohikoenak beherakoa, malnutrizioa, sabeldistentsioa, elikagaien ukoa, anemia, osteoporosia eta, umeetan, hazkuntza-atzerapena dira. Espainian gaixotasun zeliakoaren prebalentzia %1 da, baina, hala ere, azken ikerketen arabera, zeliakoen %75 diagnostikatu gabe dago oraindik. Gaur egun, glutenik gabeko dieta jarraitzea da gaixotasun honek duen tr...