Euskal Herriaren antolakuntza, izatez, gizartea mailaz maila zatitu baino lehenagokoa da. Bestalde, euskal herri horretan, jabetza indibisoaren araubidea zen berezkoa eta hori besterik ez zen ezagutzen. Araubide horretan, etxea zein familiak okupatu eta horrexena zen; bileretan, familiaburua zen familia bakoitzaren ordezkaria. Izan ere, igandero, familiaburuek bilera egiten zuten parrokiaren atarian, behin elizkizuna bukatuta, parrokiako erkidegoari zegozkion arazoak eztabaidatu eta erabakitzeko; bilera horietan, orobat, herrialdeko biltzar nagusirako mandatariak izendatzen zituzten. Biltzar horren izenak honetara ematen ziren: Biltzar, Lapurdin; Silviet, Zuberoan; eta gorte nagusia, Nafarroa Beherea osatzen zuten herri eta haranetan. Manda...