«Modernizazio ekologikoak», bai kontzeptu gisa bai teoria gisa, garapen industrial eta ekonomikoaren ondorioz nazioan izandako aldaketei buruz jardun du. Hala ere, gobernantzaren eginkizuna ere modernizazio-prozesuaren ezaugarrietako bat bihurtzen ari da pixkanaka. Tokiko gobernantzek, garapen iraunkorreko helburu komuna lortu nahi duten herritar, interes-talde (stakeholder) eta ekoizpen- unitate txikienek osatuta, eginkizun erabakigarria dute modernizazio ekologikoaren bigarren fasean. Jarduera horietako asko Tokiko Agenda 21 delakoaren babesean antolatzen dira Europan. Europako toki-administrazioek egin diote aurre, beste inork baino lehenago, erronka berriari, eta Europa osoan gogo handiz erantzun diote. Material enpirikoa DISCUS proiekt...