LAB sindikatuak ¿Lanbide Heziketa euskaraz¿ lelopean 2002an burutu zituen jardunaldietan jasotako ondorioak azpimarratuz hasten du artikulua Esteban Agirrek. Ondorio horiek zehaztu, eta 2003an EAEko administrazioari egindako proposamenaren berri ematen digu, hainbat neurri hartu beharra nabarmenduz. Gaur egungo egoera larriaz jabearazten gaitu egileak, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritzari eta Administrazioari kritika egiten dio egoera honen aurrean behar den bezala ez erantzuteagatik. Euskarazko materialgintzan egindako urratsak nabarmentzen dira artikuluan, eta era berean, prestakuntzari dagokionean, egoera zein desorekatua dagoen azaltzen da. Azkenik, hiru hizkuntzatako eredua ere kritikatzen da, hain eskasa den euskararen presentzia mu...