Lan honetan zehar Gerra Zibilaren Arkeologiaren inguruan arituko gara, arkeologiak iragan hurbileko gertaerak azaltzeko duen balioa mahai gainean ezarriz. Besteak beste, Gerra Zibila aztertzeko garaian zein nolako hausnarketak egin daitezkeen ikusiko dugu, mota honetako ikerketak eginez izan ditzakegun irakurketa desberdinak azalduz. Ez hori bakarrik, Gerra Zibilak berak izan zuen norabidea ere aztertuko dugu, bere materialtasunean eta paisaia utzi dituen aztarnak begiratuz. Hala ere, esparru oso zabala hartzen duen gertakaria den heinean, Euskal Herrira mugatzea erabaki dugu ikerketa arlo hau, batez ere gerra hasieratik bukaerara izan zuen garapena. Horretarako, bi adibide hartu ditugu lanaren garapenerako, Saseta Defentsa Sistema eta San ...